Friday, November 18, 2011

TXIKITAKO OROIPENAK

Txkia nintzela, gurasoek lagundu zidaten etxetxo hau egiten.Orain berrogeita hamar urte ditut eta, noski, oso gutxitan erabiltzen dut, baina gaur, bai, gaur erabiltzeko beharra izan dut.Gaur bolatxo zoragarri eta lagungarri honetan ezkutatu egin naiz.
Gaur goizean esan didate basoan zuhaitzak botako dituztela, orduan konturatu naiz nere etxetxoa arriskuan egongo zela eta han ezkutatu naiz. Nere etxetxoan  nere txikitako oroipen asko zeuden eta beldurra sentitu dut galtzen baditut.  Nere etxetxotik ikusten ditut txoriak eta basoko animaliak eta oso ondo sentitzen naiz.
Espero dut nere etxetxoa ez botatzea.etxetxoa.jpg

No comments:

Post a Comment