Friday, January 27, 2012

PIRATEN GAZTELUA



Piratak
Sinestezina,baina hala zen :hor geunden gu,pirata horien atzetik.
Eta oso nekatuak geunden eta piratek ospa egin zuten eta gu beuren atzetik joan ginen,baina ez genituen harrapatu.Eta harriak botatzen hasi ziren eta niri eman zidaten buruan eta lurrera erori nintzen eta ez nekien non negoen.

Nere lagunek ur pixka bat bota zidaten,eta aurrera egin genuen.Gaztelu batera iritsi ginen eta hor zeuden pirata asko.Beraien gaztelua zen,eta guk  beldur pixka bat sentitu genuen.Laister etorri zen pirata bat guregana eta esan zigun beldurrik ez izateko,eta gonbidatu zigutenberaiekin bazkaltzeko eta erakutsi ziguten beraien altxorra.

Saturday, January 14, 2012

LIBURUAK

Esan zidaten etxe hartara joateko.Bainairitsi nintzean, ezin nuen sinetsi ikusten nuena:milaka liburuak ateratzen ari zirela lehio batetik.Zer ote?
Zer gertatzen ari da.Sartu nintzen barrura beldurrez eta amona bat zegoen,eta esan nion:
etxea.JPG-Zer ari zara egiten?
Eta berak esan zidan:
-Nere bizitza osoa irakurtzen aritu naiz eta etxe barruan ez dago lekurik mugitzeko.
Eta nik esan nion:
-Aber,ez dizu pena ematen liburuak botzeak lehiotik kanpora?
Eta bera barrez hasi zen.
Eta esan zidan:
-Ai,gaztetxo,liburu hoien istorio guztiak nere buru barruan daude.Eseri ginen biok eta oso istorio polit bat kontatu zidan.
Eta esan zidan nahi nuenean bere etxera etortzeko. Eta oso lagunak egin ginen.