Showing posts with label Euskara. Show all posts
Showing posts with label Euskara. Show all posts

Friday, April 20, 2012

UDABERRIA

Udaberria asko gustatzen zait.Ostoak zuhaitzetik ateratzen dira.Udaberrian txoriak abesten dute eguraldi ona egiten du.Martxoaren 21ean udaberria hasten da.
Lore asko ateratzen dira eta politak,egunak luzeagoak dira eta argiagoak.
Udaberrian asko gustatzen zait mendira joatea,lagunekin bizikletan ibiltzea.Denok hobeto sentitzen gara eguraldi onarekin.
Udaberran bidaia asko egiten dira.Eta asko gustatzen zait neri.


Friday, March 30, 2012

MUNDUKO HIZKUNTZAK

Kondairak dio antzinako gizakiek dorre bat egin nahi zutela zerura igotzeko.Jainkoa,hori ikustean,haserre egin zen eta pertsona bakoitzari hizkuntza bat eman zion elkarri ez ulertzeko.Hala dio kondairak,bai,baina ez da egia.Nik kontatuko dizuet zer gertatu zen aspaldi-aspaldian hainbeste hizkuntza izateko mundu honetan.
AspĂ ldi-aspaldian hizkuntza asko jarri zituzten lurralde bakoitzak bere hizkuntza izateko,jendea lurralde batean geratzen zenean,herri bat sortzen zen eta hor beste hizkuntza bat sortzen zen.
Orain dela urte asko jendea ez zeukan orain bezela ikasteko aukera,eta beraien artean beste hizkuntzak sortzen zituzten.Munduan zehar bidaian topatzen zutenean beste pertsonak hor zegoen beste hizkuntza bat beraien artean harremana sortzen zen.

Friday, March 16, 2012

IGELDOTIK ORIORA

Igeldora iritsi ginen autobusean,hor hasi zen gure bidaia Orio aldera.
Bidea nahiko ona zen,eguraldi lainotsu,gero eguzkia atera zen.Baserri asko ikusi genuen,aldapa asko zegoen.
Itsasoa ikusten genuen,zaldiak ikusi genituen,bidean parke bat topatu genuen,mahai asko zeuden eta iturri bat ura edateko,parkean bazkaldu genuen,atseden ondoren jarraitu genuen gure bidaiarekin,azkenean iritsi ginen Oriora ,herri sarreran etxe ori bat ikusi genuen,bertan AUPA ORIO jartzen zuen ,gero hondartzara joan ginen hondarretan ibili ginen eta ondoan parke handi bat zegoen oso polita.
Nik ondo pasa nuen.

Friday, March 2, 2012

BESTE GARAI BATEAN,BESTE LEKU BATEAN

Erantzun bat izango balitz, berak aurkituko luke.
Garai hartan marinelak olatuekin borrokan ibiltzen ziren.Beraien itsasontziak oso kaxkarrak ziren,denbora asko ematen zuten itsasoan,hilabeteak.
Beraien familiak zain egoten ziren itsaso ertzean noiz etorriko ziren altxorrarekin.
Iristen ziren egunean,oso pozikjartzen ziren,aspaldian ikusi gabe zeuuden beraien familia.
Garai hartan oso pobreak ziren,batzutan pentsatzen zuten beste leku batera bizitzera joatea hobeto bizitzeko,baina ez zuten ezagutzen beste lekurik.
Eta hor gelditzen ziren itsasoari begira.



Friday, January 27, 2012

PIRATEN GAZTELUA



Piratak
Sinestezina,baina hala zen :hor geunden gu,pirata horien atzetik.
Eta oso nekatuak geunden eta piratek ospa egin zuten eta gu beuren atzetik joan ginen,baina ez genituen harrapatu.Eta harriak botatzen hasi ziren eta niri eman zidaten buruan eta lurrera erori nintzen eta ez nekien non negoen.

Nere lagunek ur pixka bat bota zidaten,eta aurrera egin genuen.Gaztelu batera iritsi ginen eta hor zeuden pirata asko.Beraien gaztelua zen,eta guk  beldur pixka bat sentitu genuen.Laister etorri zen pirata bat guregana eta esan zigun beldurrik ez izateko,eta gonbidatu zigutenberaiekin bazkaltzeko eta erakutsi ziguten beraien altxorra.

Saturday, January 14, 2012

LIBURUAK

Esan zidaten etxe hartara joateko.Bainairitsi nintzean, ezin nuen sinetsi ikusten nuena:milaka liburuak ateratzen ari zirela lehio batetik.Zer ote?
Zer gertatzen ari da.Sartu nintzen barrura beldurrez eta amona bat zegoen,eta esan nion:
etxea.JPG-Zer ari zara egiten?
Eta berak esan zidan:
-Nere bizitza osoa irakurtzen aritu naiz eta etxe barruan ez dago lekurik mugitzeko.
Eta nik esan nion:
-Aber,ez dizu pena ematen liburuak botzeak lehiotik kanpora?
Eta bera barrez hasi zen.
Eta esan zidan:
-Ai,gaztetxo,liburu hoien istorio guztiak nere buru barruan daude.Eseri ginen biok eta oso istorio polit bat kontatu zidan.
Eta esan zidan nahi nuenean bere etxera etortzeko. Eta oso lagunak egin ginen.

Friday, December 2, 2011

EGUN HARTAKO BIDAIA

Gaur bidaia bat egin dut nire gurasoekin Parisera, eta trenez joan gara.Trenean neska bat zegoen bere gurasoekin, beraiek ere joaten ziren Parisera.
Neska horrek galdetu dit ea jolastu nahi nuen berarekin kartetan eta esan diot baietz. Bidaian mendiak elurrez beteta ikusi ditugu; bidaia osoan egon gara gure gauzak kontatzen. Nik esan diot Irundarra naizela eta bera Donostikoa zela. Oso bidai polita izan da.
Parisera iritsi garenean, pena hartu dugu gure bidaia amaitzen zelako eta agurtu gara.

Friday, November 18, 2011

TXIKITAKO OROIPENAK

Txkia nintzela, gurasoek lagundu zidaten etxetxo hau egiten.Orain berrogeita hamar urte ditut eta, noski, oso gutxitan erabiltzen dut, baina gaur, bai, gaur erabiltzeko beharra izan dut.Gaur bolatxo zoragarri eta lagungarri honetan ezkutatu egin naiz.
Gaur goizean esan didate basoan zuhaitzak botako dituztela, orduan konturatu naiz nere etxetxoa arriskuan egongo zela eta han ezkutatu naiz. Nere etxetxoan  nere txikitako oroipen asko zeuden eta beldurra sentitu dut galtzen baditut.  Nere etxetxotik ikusten ditut txoriak eta basoko animaliak eta oso ondo sentitzen naiz.
Espero dut nere etxetxoa ez botatzea.etxetxoa.jpg

Friday, November 4, 2011

ALFONBRAREN AZPIAN

Bi aste igaro eta gero , berriro gertatu zen, berriro soinu arraro xamarrak egongelako alfonbran azpian, zerbait mugitzen ari zen. Aulki bat hartu eta altxatu zuen kolpe bat emateko pentsatuz.
Baina pentsatu zuen hobeto kolperik ez ematea eta aulkia utzi eta ixkin batetik begiratzean, dordoka bat ikusi zuen.Orduan gogoratu zuen duela bi aste bizilagun batek galdetu ziola ea bere dordoka ikusi zuen.
Orduan dordoka eskuetan hartu  zuenean, tristeikusi zuen. Janaria eman zion eta, hurrengo egunean, eraman zuen bere etxera, eta oso pozik geratu zen dordoka.

UDAZKENA

Udazkena asko gustatzen zait oso polita da. Gaztainak erortzen dira eta mendira joaten naiz artzera nire familiarekin eta asko gustatzen zait.
Ostoak erortzen dira eta jolasten dugu ostoekin eta oso dibertigarria da.

Friday, October 21, 2011

EGUNEROKOA

Larunbat batean joan nintzen nere aitona-amonanaren etxera, baserrira, eta sagardian daude sagar zuhaitzak sagarrez beteta eta ni joan nintzen nere amonarekin sagarrak biltzera.
Sagarrak biltzen hari nintzenean, zuhaitz azpian nengoen, sagar bat buru gainean erori zidan eta golpe bat hartu nuen .
Eta farrez hasi ginen amona eta biok.