Wednesday, January 16, 2013


OPORRAK



     Santo Tomas egunean txistorra jan nuen lagunekin eta asko disfrutatu genuen.Hoberena,eskolan oporrak hartzen genituela izan zen,eta arratsaldean jai zela lagunekin disfrutatzeko eta asko jolasteko.Azokaa ikustera joan nintzen lagunekin.

    Olentzero egunean,goizean,lagunekin kantari atera nintzen eta oso ondo pasa genuen.Diru asko bildu genuen,213€ guztira,baino bederatzi ginenez bakoitzari 23€ zegozkion.Oso ondo egon ginen.

    Eguberri egunean jeiki nintzenean etxeko egongelan opari asko zeuden eta oso pozik jarri nintzen saltoka.Opari batzuk sorpresa ziren eta besteak espero nituen.

   Urte zahar egunean asko disfrutatu nuen gauean eta goizean.Goizean jeiki nintzenean baserritarrez jantzi nintzen eta lagunekin kantari atera nintzen.Ez genuen diru asko bildu,142€ guztira,baino ez genuen banatu,txuri urdinera joateko jaso dugu.Urte zahar gauean parranda asko egin nuen eta oso berandu joan nintzen etxera.

   Urte berri egunean oso berandu esnatu nintzen.Bazkalostean lagunekin geratu eta auzoan ibili ginen.




   Urte zahar egunean kantari ibili ginen lagunok.Oier Bengoetxearen etxera bazkaltzera gonbidatu gintuzten.Hamar lagun bildu ginen,oso gustura egon,katu bat dauka eta denok katuaren atzetik ginen ibili ginen jolasean.

   Errege egun goizean esnatu nintzenean opari asko nituen eta oso ondo pasa nuen.