Wednesday, December 5, 2012


EURIA
Euria egiten duenean aterkia hartu behar dugu,etxetik ateratzeko
bestela busti egiten garelako .Ni beti botak janzten ditut bestela
oinak bustitzen zaizkit eta ez zait batere gustatzen.

Neguan beti euri gehiago egiten du, eurra egiten duelako izango da
uste dut baina ez dakit oso ondo.

Euri asko egiten duenean putzuak ateratzen dira.Kale batzuetan putzu
asko daude,eta ezin da pasa putzuak zapaltzen dituzulako baina
bustitzen zara eta ez du merezi.

Euria egiten duenean eta gero eguzkia aterazen denean Erromako zubia
ateratzen da. Kolore politak ditu . Niri asko gustatzen zaizkidan
koloreak dira. Erromako zubia ikusten dudanean poza ematen
dit . Ez dugulako askotan ikusten.

Euria egitean zuhaitzak ,hostoak eta loreak busti egiten dira eta
batzuetan zimeltzen dira.

Niri askotan euria egitean eta haizearekin aterkia hausten zait eta
beste bat erosi egin behar dut.

No comments:

Post a Comment